«'Zuzendu' hitzaren hamaika adiera»
Zuzentzailearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, eta Amaia Apalauza Olloren gogoetak ekarri nahi izan ditugu gure artera.
Aurten, Amaia Apalauza Ollori eskatu diogu zuzentzailearen lanaz artikulu bat idatz dezan, gogoeta egin dezan eguneroko zeregina duen jardunbideaz. Aldarrikapen batekin eman dio hasiera «Zuzendu hitzaren hamaika adiera» irakurgaiari: «Zuzentzaileok bagara, hemen gaude, beharrezkoak gara».
Apalauzaren artikuluaz gain, Senez aldizkarian argitaratutako beste batzuk ere ekarri nahi izan ditugu eskuetara zuzentzaileen eguna ospatzeko:
- «Tipula zuritzen: zuzenketa lanari buruzko gogoeta bat», EIZIEk antolaturiko ikastaro baten kronika, Miren Iriarte Oyagak idatzia (Senez 50, 2019).
- Zuzenketari eskainitako Senez aldizkariaren monografikoa (Senez 27, 2004)