«Postedizio lantegia» antolatu du EIZIEk (online)
Postedizioa izango da hizpide, besteak beste, udazkenerako antolatu ditugun prestakuntza-saioetan.
Irailerako antolatu ditugu prestakuntza-saio hauek:
Itzultzaile automatikoetara hurbiltzen ari garen honetan, postedizioa lantzeko saio praktikoak izango dira nagusi lantegian.
Nora Aranberrirekin eta Uxoa Iñurrietarekin jardungo dugu.
Eduki teorikoak hiru zatitan banaturik aurkeztuko dira:
- Itzulpen automatikoaren oinarriak
- Itzulpena, postedizioa eta zuzenketa
- Postediziorako gidalerro orokorrak
Eduki horiei buruzko gako gutxi batzuk emango dira, eta praktikari eskainiko zaio saioen zatirik handiena. Hala, irakasleek gidari-lana egingo dute batez ere, eta parte-hartzaileek euren kabuz egingo dituzte probak: zenbat aldatzen den azken testua itzulpena hutsetik eginda ala itzultzaile automatikoetatik abiatuta; zenbat laguntzen duten halako tresnek buru-nekea gutxitzen eta denbora aurrezten; zer testu motarekin funtzionatzen duten tresnek ondo eta zeinekin ez hain ondo… Ariketa bakoitzaren ostean, eztabaidarako tarteak ere izango dira, ateratako ondorioak beste parte-hartzaileekin komentatzeko.
Moodle plataformaren bidez, nork bere kasa jardungo du, eta Zoom bidez egingo dira taldearen saioak (hiru).
- 2021eko irailaren 24tik urriaren 8ra
- Zoomeko saioak: Irailaren 24an, eta urriaren 1ean eta 8an (17:00 - 18:00)
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.
2) Haren-bere-beraren/Haien-beren. Noiz erabili bakoitza? Euskara estandarrerako proposamena
Bestalde, 3. graduko erakusleen genitiboaz jardungo du Amaia Lasherasek elkarteko bazkideentzat antolatu dugun saioan.