Koro Navarrok irabazi du Itzulpenaren Euskadi Saria

2022 Urria 21
Koro Navarrok irabazi du Itzulpenaren Euskadi Saria

Ernest Hemingway-ren 'Fiesta: Eguzkia jaikitzen da' liburuaren itzulpen-lana saritu du epaimahaiak. Zorionak, Koro!


Koro Navarrok Ernest Hemingway-ren Fiesta: Eguzkia jaikitzen da liburua (Literatura Unibertsala bilduma; Erein & Igela, 2021) euskarara ekartzean egindako lanaren indarra eta bizitasuna saritu du Euskarazko Literatura Itzulpena ataleko epaimahaiak: «Nabarmentzekoak dira elkarrizketen tonu egokia, erregistroa eta ahotsen txandakatzeak nola jaso dituen, eta bestelako pasarte narratibo eta deskriptiboen jarraipen erosoa, prosaren soiltasuna, zehaztasuna eta eraginkortasuna».

Aintzane Ibarzabalek, Idoia Gilleneak eta Idoia Santamariak osatu dute epaimahaia.