Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019

2019 Azaroa 14
Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute.


Iazko Nobel saria eman gabe utzi zutela-eta, aurten Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari.

Beraz, Jokin Zaitegi Sariketa hau ere bikoitza izango da. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzularazteko, eta bestetik Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.

Itzuli beharreko testuak antolatzaileek jarriko dituzte parte-hartzaileen esku. Testuak Internet bidez lor daitezke:

Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.

Bi epaimahai egongo dira, pertsona hauek osatuta:

  • Polonieratik euskaratutako testuetarako: Amaia Donés, Monika Czerny eta Dorota Krajewska
  • Alemanetik itzulitakoetarako: David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaría.

Ikus hemen sariketaren informazio osoa.