Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019
![Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019 Jokin Zaitegi Sariketa - Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2019](https://eizie.eus/eu/albisteak/jokin-zaitegi-sariketa-literatura-nobel-sariak-euskaratzeko-beka-2019/@@images/e276463f-fe0a-4162-b5a1-d913f6988995.jpeg)
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute.
Iazko Nobel saria eman gabe utzi zutela-eta, aurten Suediako Akademiak bi sari eman ditu: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari, eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari.
Beraz, Jokin Zaitegi Sariketa hau ere bikoitza izango da. Batetik, Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eleberria itzularazteko, eta bestetik Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter eleberria.
Itzuli beharreko testuak antolatzaileek jarriko dituzte parte-hartzaileen esku. Testuak Internet bidez lor daitezke:
Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.
Bi epaimahai egongo dira, pertsona hauek osatuta:
- Polonieratik euskaratutako testuetarako: Amaia Donés, Monika Czerny eta Dorota Krajewska
- Alemanetik itzulitakoetarako: David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaría.
Ikus hemen sariketaren informazio osoa.