'Itzultzaile Berriak: mugarik gabeko literatura' solasaldia, Gutun Zurian

2022 Martxoa 30
'Itzultzaile Berriak: mugarik gabeko literatura' solasaldia, Gutun Zurian

Apirilaren 2an egingo da solasaldia, larunbatarekin, Azkuna Zentroan.


Itzultzaile Berriak egitasmoari amaiera emateko, Gutun Zurian izango ditugu parte-hartzaileak, datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Etxepare Euskal Institutuak antolaturiko solasaldian (doakoa da sarrera).

Egitasmoaren bigarren edizio honetan, EIZIEk Quebeceko «itzultzaile berriak» eta hiru idazle –Uxue Alberdi, Garazi Arrula eta Harkaitz Cano– bildu zituen lansaio banatan, eta esperientziaren berri emango dute solasaldian. Itzulpengintzak eta itzulpen prozesuak mahaigaineratzen dituen galderak, erronkak eta hausnarketak partekatuko dituzte, Xabi Payaren gidaritzapean.

Parte hartzaileak: Uxue Alberdi, Garazi Arrula, Michel Usereau eta Yannick Bédard, Xabi Payarekin.

Hemen duzue informazio guztia.