Isabel Etxeberriak Bego Montorio elkarrizketatu du Hitzen Uberan-en
Hiru ardatz nagusi izan dituzte hizpide: komikien itzulpena, EIZIEren azken urteotako egitekoa, eta Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketen bilakaera.
«Itzulpengintza ertz askotatik ezagutzen eta lantzen du Bego Montoriok, eta begirada kritikoz aztertzen du beti bere jarduna eta ingurua». Hala dio Isabel Etxeberriak Hitzen Uberan webgunean Bego Montoriori egin dion elkarrizketan.
«Itzulpengintza ikusgai» atalean gorde dugu irakurgai hau ere, beste hainbat artikulu, bideo eta entzungai bezalaxe.