Irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna
Itzultzaileen eguna bat eta bakarra bada ere egutegian, guk bi egunetan ospatuko dugu aurten.
Gaur, Nor da Nor taldekoekin batera, 10 urte bete baititu euskal itzulpengintzaren datu-baseak egunotan. 31 eskutik blogeko artikulua irakurtzeko gonbita egin nahi dizuegu, eta taldekideekin batera topa egitera animatu.
Bihar, berriz, «Ez erre itzultzailaren apunteak» solasaldia izango dugu ospakizunerako gune. Itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide, Anjel Lertxundiren Berbelitzen hiztegia hizpide harturik. Izan ere, Lertxundiren liburu argitaratu berrian (Alberdania 2024), Berbelitz itzultzailea da protagonista. Haren apunte, hausnarketa, poz eta nekeetatik abiaturik, Interrailean joango gara itzulpengintzaz eta itzulpenez gehien idatzi duen euskal idazlearekin, aitortza egin nahi baitio EIZIEk. Eibarretik Varsoviara, Errenteriatik Vienara, Tolosatik Sienara…, hamaika geltoki zeharkatuko ditugu, motxilan liburu mordoska hartuta.
Idoia Santamaría eta Juan Garzia itzultzaileak izango ditu bidaide idazleak, Tabakaleran, Ruiz Balerdi aretoan (Kutxa Fundazioa), 19:00etan.
Zorionak itzultzaile guztioi!