'Independentzien eguzkiak', Donostiako Liburu Azokan

2024 Apirila 17
'Independentzien eguzkiak', Donostiako Liburu Azokan

Liburuaren Nazioarteko Egunean (apirilak 23), Aiora Jaka itzultzaileak Ahmadou Kouroumaren liburuaz hitz egingo digu.


Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak (Literatura Unibertsala bilduma) izango dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean.

Sarrera gisa, Garazi Ugaldek Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri emango digu, eta, ondoren, Aiora Jaka liburuaren itzultzaileak liburuaz jardungo du. Liburuko pasarte batzuk entzuteko aukera ere izango dugu.

  • Non: Gipuzkoa plaza (Donostia)
  • Ordutegia: 16: 30 - 17:15