'Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak' solasaldia
Azaroaren 15ean, Errenterian. Hizlariak: Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta. Streaming bidez ere emango dugu.
Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan eta sarri galdetzen dizute: «Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?».
Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak, euskarazko ikus-entzunezkoen egoera…
Parte-hartzaileak: Ane Garmendia Alberdi, Maider Lizoain Cotanda, Ion Zubizarreta Arturo
Noiz: 2023ko azaroaren 15ean (asteazkena)
Non: Lekuona Fabrika (Errenteria)
Ordua: 18:00 - 19:30
Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.