«Haur- eta gazte-literatura itzultzen» ikastaroa - 2025

Donostian, urriaren 28an eta 29an. Irakaslea: Naroa Zubillaga
Helburua: Munduko kulturak jabetu zirelarik haurtzaroa eta gaztaroa bizitzako beste aldietatik bereizten direla eta haurrek eta gazteek berezko beharrizanak dituztela, haientzako literatura sortu zen, haur- eta gazte-literatura (HGL). Haren bidez, adierazpide bat eta mundu-ikuskera bat zabaltzen zaie, baina, horretaz gain, HGLa hizkuntza da, kultura, eta, oroz gain, literatura.
Hori kontuan hartuta eta, gainera, jakinik euskal HGLan argitalpen kopuru osoaren bi heren inguru dela itzulpena, esan daiteke HGLa itzultzea ez dela nolanahiko erantzukizuna.
Bi egunetan banatutako ikastaro edo lantegi honetan biei erreparatuko diegu, haur-literaturari (eta bertan ohikoak izan daitezkeen fenomenoei: irudiaren eta testuaren arteko loturari, errimei eta hitz-jolasei) eta gazte-literaturari (eta honen barruan, batez ere, gazte-hizkerari).
Irakaslea: Naroa Zubillaga
Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko urriaren 28an eta 29an
Ordutegia: 16:30 – 19:30
Izena emateko epea: 2025eko urriaren 8tik 15era, biak barne
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2025eko urriaren 17an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.