Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka

2019 Martxoa 14
Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka

Ohi bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundian bi beka izango dituzte itzulpen praktikak egiteko.

Oinarriak eta eskaerak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 28 arte

Onuradunak

  • Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
  • Ezin dira bekaren eskatzaile izan lehenago beka eskuratu dutenak.

Baldintzak

  • Iraupena hiru hilabete, guztira 250 praktika ordu, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.
  • Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
  • Lan hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.