Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka
2019
Martxoa
14
Ohi bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundian bi beka izango dituzte itzulpen praktikak egiteko.
Oinarriak eta eskaerak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko martxoaren 28 arte
Onuradunak
- Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
- Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
- Ezin dira bekaren eskatzaile izan lehenago beka eskuratu dutenak.
Baldintzak
- Iraupena hiru hilabete, guztira 250 praktika ordu, 2019ko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.
- Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
- Lan hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.