Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpen-bekak
                2024
                Maiatza
                8
              
            
              GFAren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean itzulpen-praktikak egiteko bi beka emateko deialdia.
Itzulpen-praktikak egiteko bi beka emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Eskatzaileek egiaztatu beharreko baldintzak:
- Dirulaguntzen deialdia egiten den aurreko bi ikasturteetan Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren ikasketak amaiturik izatea.
 - Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldaturik egotea.
 - Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradu ikasketetan euskara ez bada A hizkuntza, C1 maila egiaztatzen duen euskara titulu baten jabe izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.
 
Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 3an hasi eta hilabeteko epean amaituko da.
Praktikaldia uztailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da.
Informazio zehatza, hemen.
              

