Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpen-bekak

2024 Maiatza 8
Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpen-bekak

GFAren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren ardurapean itzulpen-praktikak egiteko bi beka emateko deialdia.


Itzulpen-praktikak egiteko bi beka emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Eskatzaileek egiaztatu beharreko baldintzak:

  • Dirulaguntzen deialdia egiten den aurreko bi ikasturteetan Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren ikasketak amaiturik izatea.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldaturik egotea.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradu ikasketetan euskara ez bada A hizkuntza, C1 maila egiaztatzen duen euskara titulu baten jabe izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea: maiatzaren 3an hasi eta hilabeteko epean amaituko da.

Praktikaldia uztailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. 

Informazio zehatza, hemen.