Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia
2023
Martxoa
3
Martxoaren 17an amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.
Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzea, ondoko unibertsitateetan aritzeko:
- Irakurle bat Universitat Autonòma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonarako (UB)
- Irakurle bat Montevideoko Universidad de la República-rako
- Irakurle bat Berlingo Freie Unibertsitaterako
- Irakurle bat Leipzigeko Unibertsitaterako
- Irakurle bat Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako
- Irakurle bat Helsinkiko Unibertsitaterako
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da.
Ikus deialdiaren informazioa eta eskaera egiteko esteka Etxepareren webgunean.