Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia

2023 Martxoa 3
Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia

Martxoaren 17an amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.


Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzea, ondoko unibertsitateetan aritzeko:

  • Irakurle bat Universitat Autonòma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonarako (UB)
  • Irakurle bat Montevideoko Universidad de la República-rako
  • Irakurle bat Berlingo Freie Unibertsitaterako
  • Irakurle bat Leipzigeko Unibertsitaterako
  • Irakurle bat Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako
  • Irakurle bat Helsinkiko Unibertsitaterako

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da.

Ikus deialdiaren informazioa eta eskaera egiteko esteka Etxepareren webgunean.