Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko presazko deialdia
Nazioarteko hiru unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.
– Irakurle bat Konstantzako Unibertsitaterako (Alemania)
– Irakurle bat Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako (Errusia)
– Irakurle bat Pauko Université de Pau et des Pays de l´Adour Unibertsitaterako (Frantzia)
Eskaerak aurkezteko epea bihar hasi eta ekainaren 9an amaituko da.
Ikus deialdian hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak, eta abar.