Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko presazko deialdia

2020 Maiatza 25
Etxepare institutua: Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko presazko deialdia

Nazioarteko hiru unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurleak hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.

– Irakurle bat Konstantzako Unibertsitaterako (Alemania)

– Irakurle bat Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako (Errusia)

– Irakurle bat Pauko Université de Pau et des Pays de l´Adour Unibertsitaterako (Frantzia)

Eskaerak aurkezteko epea bihar hasi eta ekainaren 9an amaituko da.

Ikus deialdian hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak, eta abar.