Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia

2022 Apirila 4
Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia

Veneziako Ca'Focariko Unibertsitatean eta Boloniako Alma Mater Studiorun Unibertsitatean emango ditu eskolak.


Euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtean Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean emango ditu eskolak.

Betekizunak:

  • Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea eta Italierako B2 maila izatea.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Eskaria aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 25a