Etxepare Institutua: Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia
2022
Apirila
4
Veneziako Ca'Focariko Unibertsitatean eta Boloniako Alma Mater Studiorun Unibertsitatean emango ditu eskolak.
Euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtean Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean emango ditu eskolak.
Betekizunak:
- Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea eta Italierako B2 maila izatea.
- Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
Eskaria aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 25a