«Esan osteko eta aldibereko interpretazioko praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2019 Iraila 30
«Esan osteko eta aldibereko interpretazioko praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak (es-eu-es)» ikastaroa antolatu du EIZIEk.

Norentzat: Interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.

Irakaslea: Jaione Arregi

Noiz: 2019ko urriaren 17an, 18an eta 25ean

Non: Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: 110,00 euro
  • Bazkide ez direnak: 170,00 euro

Izena emateko epea: 2019ko irailaren 30etik urriaren 8ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.