«DENA DA ERLATIBOA? Edo nola itzuli euskarara perpaus erlatiboak bidean katramilatuta geratu gabe» ikastaroa - Izen ematea, zabalik
Irakaslea: Aiora Jaka. Donostian (urriaren 17an) eta Bilbon (urriaren 19an).
Gauza jakina da euskarak eta inguruko erdarek ez dituztela perpaus erlatiboak modu berean eratzen. Horrek ez du arazo berezirik sortzen euskal hiztunen ahozko jardunean, norberak egokien datorkion egitura erabiltzen baitu unean-unean adierazi nahi duena esateko. Egunero erdal testuak euskaratzen dihardugun itzultzaileok, ordea, makina bat buruhauste izan ohi dugu jatorrizko testuan agertzen zaizkigun perpaus erlatibo zenbait euskarara ekartzean. Ikastaro honen helburua, beraz, euskarak erlatiboak egiteko dauzkan aukera guztiak arakatzea da, bai eta erdal testuak euskaratzean egiten ditugun akats ohikoenak aztertzea ere, eta, jakina, irtenbiderik egokienak proposatzea ere bai.
Hiru ordu eta erdiko saio batean, perpaus erlatiboen ezaugarriak aztertuko ditugu, erlatibo murrizgarrien eta ez-murrizgarrien arteko bereizketa ikertuko dugu eta euskaraz erlatiboak eratzeko dauzkagun moduak ikusiko ditugu (erlatibo arrunt jokatu nahiz jokatugabeak, zein eta bait- bidezko erlatiboak, erresuntiboak, korrelaziozkoak...). Alderdi teorikoa osatzeko, ariketa praktikoak ere egingo ditugu gaztelaniazko erlatibo zenbait euskarara ekarriz, eta ahaleginduko gara ikasleen artean sor daitezkeen zalantzak denon artean konpontzen.
Irakaslea: Aiora Jaka
Non eta noiz:
- Donostian: 2023ko urriaren 17an
- Bilbon: 2023ko urriaren 19an
Ordutegia: 16:00 – 19:30
Prezioa:
- EIZIEko bazkideentzat: 45 euro
- Bazkide ez direnentzat: 55 euro
- Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 50 euro
Izena emateko azken eguna: 2023ko urriaren 5a
Informazio gehiago eta izena ematea, hemen.