Bego Montorioren artikulua Langintza Xeheki atalean: 'Euskal literatura gaztelaniaz'
Antxiñe Mendizabalen 'Odolekoak' (Elkar, 2020) nobela 'Vínculos' (Consonni, 2022) bilakatzeko prozesua hartu du oinarri Montoriok.
Lehen atalean, Itzulpenaren ingurumariak, obra motei, idazleen ezaugarriei eta hartzaileei erreparatu die, errealitatea desberdina baita euskarara dihardugunean edo euskal literatura gaztelaniara eramaten dugunean. Bigarren atalean, berriz, zenbait itzulpen arazo aipatzen ditu; batzuk hizkuntzakoak –posesiboak, aditz motak, puntuazioa…–, eta beste batzuk kulturekin lotuagoak: oin oharren erabilera, pertsonaien arteko tratamendua…
Irakurri artikulua.