Aiora Jakak irabazi du Itzulpengintzaren Euskadi saria

2024 Urria 18
Aiora Jakak irabazi du Itzulpengintzaren Euskadi saria

Ahmadou Kourouma idazle bolikostarraren 'Independentzien eguzkiak' liburuaren itzulpen-lana saritu du epaimahaiak. Zorionak, Aiora!


Aiora Jaka Irizarrek irabazi du itzulpenaren saria, Ahmadou Kourouma malinke etniako idazle bolikostarrararen Independentzien eguzkiak frantsesetik itzulita.

«Oso itzulpen lan ona» egin duela uste du Euskarazko Literatura Itzulpena saileko epaimahaiak: «Bikain ekarri du euskarara, azalez nola mamiz, estiloz nola tonuz».

Iñigo Roquek, Jose Manuel Lopez Gasenik, Idoia Gilleneak, Arantxa Etxebarriak eta Garbile Iztuetak osatu dute epaimahaia.