«Adimen Artifiziala itzultzaileentzat: oinarriak» ikastaroa, Donostian

2026 Martxoa 5
«Adimen Artifiziala itzultzaileentzat: oinarriak» ikastaroa, Donostian

Euskaltzaindiaren egoitzan, apirilaren 16an (16:00 - 20.00). Irakaslea: Nora Aranberri


Helburua: Hizkuntza-eredu handien (LLM) eta itzulpen automatiko neuronalaren (NMT) funtsezko kontzeptuak birpasatzea, haien arteko alde nagusiak bereiztea eta promptak modu eraginkorrean formulatzeko lehen urratsak egitea da helburu nagusia. Horrez gain, datuen kudeaketari eta irizpide etikoei lotutako alderdi nagusiak identifikatuko ditugu. Saioa abiapuntu praktiko eta argitzaile gisa planteatzen da.

Hartzaileak: AAren oinarrizko ezagutzarik ez duten edo kontzeptuak argitu nahi dituzten itzultzaile profesionalak eta itzulpengintzako ikasle-irakasleak.

Irakaslea: Nora Aranberri Monasterio

Non eta noiz: Donostia (Euskaltzaindiaren egoitza), 2026ko apirilaren 16a

Ordutegia: 16:00 – 20:00

Matrikularen prezioa: Doan (baina izena eman behar da)

Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 5etik 18ra

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.