«Nola eragiten dio DBEO berriak itzultzaileari?» ikastaroa, Bilbon eta Donostian
Indarrean da dagoeneko Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO), eta denok ari gara jasotzen horri buruzko mezuak.
Nola eragiten dio horrek itzultzaile autonomoari? Nola egokitu behar dugu erregelamendu berrira?
EIZIEk bi orduko ikastaro bat antolatu du itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteontzat, Ion Turrillas irakaslearekin. Izan ere, profesional autonomoei bete-betean eragiten die legeak, beren laneko dokumentuetan eta hartu-emanetan datuak kudeatu behar izaten baitituzte uneoro: aurrekontuetan, fakturetan, itzulpen-memorietan...
Ikastaro honetan, azalpen teoriko orokor batzuk emango dira batetik, eta, bestetik, itzultzaileon jarduneko kasu praktikoak aztertuko dira.
Bilbon eta Donostian emango da:
- Bilbon, ekainaren 26an, Euskararen Etxean, 16:00etatik 18:00etara
- Donostian, ekainaren 27an, Euskaltzaindiaren egoitzan, 16:00etatik 18:00etara
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.