Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia

2018 Apirila 5
Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia

Europako zazpi unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak.

  • Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea (Frantzia)
  • Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia)
  • Brnoko Masaryik Unibertsitatea (Txekiar Errepublika)
  • Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia)
  • Budapesteko Eötvös Lorand Unibertsitatea (Hungaria)
  • Szegedeko Unibertsitatea (Hungaria)
  • Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania)

Hautatuek euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko dituzte 2018-2019 ikasturtean zehar. Hungariako unibertsitateetan pertsona berak emango ditu klaseak.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da (barne).

Ikus "Etxepareren albistea":.