Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia
2018
Apirila
5
Europako zazpi unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak.
- Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea (Frantzia)
- Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia)
- Brnoko Masaryik Unibertsitatea (Txekiar Errepublika)
- Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia)
- Budapesteko Eötvös Lorand Unibertsitatea (Hungaria)
- Szegedeko Unibertsitatea (Hungaria)
- Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania)
Hautatuek euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko dituzte 2018-2019 ikasturtean zehar. Hungariako unibertsitateetan pertsona berak emango ditu klaseak.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da (barne).
Ikus "Etxepareren albistea":.