Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak), izena emateko epea zabalik

2018 Martxoa 19
Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak), izena emateko epea zabalik

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa. Lantegi izango da ikastaro baino gehiago, eta biltzen den jendeak eratuko eta mamituko du neurri handi batean haren emaitza. Patxi Petrirena izango da irakaslea.

Lantegia apirilaren 12an hasiko da, eta aurrez aurreko saioak apirilaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 19tik apirilaren 5era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea.

Helburuak

-Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.

-Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.

-Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.