«Munduari itzulia» itzulpen-bira, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira, bihar baita, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu zuen irailaren bigarren hamabostaldian. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea zen, eta, parte hartzea, berriz, irekia.
Anjel Lertxundiren esaldi bat itzultzea proposatzen zuen itzulpen-birak: «Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu». Berbelitzenak kontakizunetik hartua da esaldia.
Lagun askok parte hartu dute, eta 21 hizkuntzatan jaso dugu esaldia. Denen ahalegina eskertzeko, paperezko argitalpenaren ale bat zozketatu dugu, eta Madditzuliri egokitu zaio saria.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Zorionak itzultzaile guztioi!
Ikus hemen itzulpen guztiak.