Etxepare institutua: 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik
![Etxepare institutua: 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik Etxepare institutua: 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik](https://eizie.eus/eu/albisteak/1497261228/@@images/687379b4-be33-40c4-a486-971e837d0624.jpeg)
Etxepare Euskal Institutuak zabalik du 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia. Diruz lagunduko den arloa: Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da. Argibideak, hemen .