Etxepare institutua: 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik
Etxepare Euskal Institutuak zabalik du 2017ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia. Diruz lagunduko den arloa: Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da. Argibideak, hemen .