«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik

2017 Urtarrila 31
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik

«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko otsailaren 21etik 23ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen .

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.