«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik
2017
Urtarrila
31
![«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Donostian, izena emateko epea zabalik](https://eizie.eus/eu/albisteak/1485855716/@@images/3d5c5574-f023-4799-988c-db003659b8ed.jpeg)
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko otsailaren 21etik 23ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen .
Programa
Lehen saioa:
- HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak
- Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
- HGLko narratiba euskaratzen (I).
Bigarren saioa:
- Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
- HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
- HGLko poesia euskaratzen.
Hirugarren saioa:
- HGLko album ilustratuak euskaratzen.
- Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.