UEU: «Itzulpengintza teknologiaren lagun» jardunaldia
![UEU: «Itzulpengintza teknologiaren lagun» jardunaldia UEU: «Itzulpengintza teknologiaren lagun» jardunaldia](https://eizie.eus/eu/albisteak/1464789335/@@images/7c93d471-d46b-44b7-a458-52c098d7656a.jpeg)
UEUk eta EHUk antolatzen duten Itzulpengintza eta Teknologia Berriak graduondokoaren ildotik, teknologiak itzultzaileen egunerokoan zer eragin duen aztertzeko jardunaldi bat prestatu du UEUk ekainaren 22rako.
Jardunaldian, egungo itzulpen-industrian erabiltzen diren tresna teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte entzuleek, bai eta alorreko enpresen profil profesionalen beharrak ere. Horretarako, hainbat hitzaldi egongo dira, gaia ikuspegi askotatik lantzeko: berrikuntza teknikoak, enpresak, itzultzaile autonomoak, ikuspegi akademikoa, etab.
Informazio gehiago eta izen ematea (azken eguna, ekainaren 12a), UEUren atarian.