UEU: «Itzulpengintza teknologiaren lagun» jardunaldia
UEUk eta EHUk antolatzen duten Itzulpengintza eta Teknologia Berriak graduondokoaren ildotik, teknologiak itzultzaileen egunerokoan zer eragin duen aztertzeko jardunaldi bat prestatu du UEUk ekainaren 22rako.
Jardunaldian, egungo itzulpen-industrian erabiltzen diren tresna teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte entzuleek, bai eta alorreko enpresen profil profesionalen beharrak ere. Horretarako, hainbat hitzaldi egongo dira, gaia ikuspegi askotatik lantzeko: berrikuntza teknikoak, enpresak, itzultzaile autonomoak, ikuspegi akademikoa, etab.
Informazio gehiago eta izen ematea (azken eguna, ekainaren 12a), UEUren atarian.