"Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan

2012 Maiatza 14
"Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan

Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, Literatura Unibertsala itzultzen izeneko ikastaroa prestatu du EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan. Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskuan) izango da, ekainaren 26tik 27ra. Izen emateko epea: 2012ko maiatzaren 14tik ekainaren 17ra.

Egitaraua

Ekainak 26 (asteartea)

09:00-11:00 Miren Ibarluzea: «”Literatura Unibertsala” bildumaren bideak»

11:00-13:00 Ana Morales: «Jane Austen: Harrotasuna eta aurrejuzkuak»

15:00-17:00 Karlos Zabala: «Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean eta zeharbidezko itzulpena»

Ekainak 27 (asteazkena)

09:00-11:00 Gerardo Markuleta: «Oharren batzuk poesiaren ontzi-aldaketaz»

11:00-13:00 Fernando Rey: «Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, e con molta cura»

15:00-17:00 Juan Garzia: «“La intrusa” itzuli ezina: Borges euskaraz»