"Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan
!["Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan "Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan](https://eizie.eus/eu/albisteak/1336982627/@@images/67ce051a-5879-419f-ba94-a380ef9d7ac0.jpeg)
Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, Literatura Unibertsala itzultzen izeneko ikastaroa prestatu du EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan. Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskuan) izango da, ekainaren 26tik 27ra. Izen emateko epea: 2012ko maiatzaren 14tik ekainaren 17ra.
Egitaraua
Ekainak 26 (asteartea)
09:00-11:00 Miren Ibarluzea: «Literatura Unibertsala bildumaren bideak»
11:00-13:00 Ana Morales: «Jane Austen: Harrotasuna eta aurrejuzkuak»
15:00-17:00 Karlos Zabala: «Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean eta zeharbidezko itzulpena»
Ekainak 27 (asteazkena)
09:00-11:00 Gerardo Markuleta: «Oharren batzuk poesiaren ontzi-aldaketaz»
11:00-13:00 Fernando Rey: «Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, e con molta cura»
15:00-17:00 Juan Garzia: «La intrusa itzuli ezina: Borges euskaraz»