Literatura Unibertsala itzulpen lehiaketa: 2011ko deialdiaren esleipena
2011
Iraila
16
Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen proiektuen esleipena egin berri da. Epaimahaia hauek osatu dute: Koro Navarro (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garzia (EIZIEk izendatua).
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, zortzi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Alain Fournier, Le grand Meaulnes. Itz.: Monika Etxebarria
- Antonio Lobo-Antunes, A ordem natural das coisas. Itz.: Iñigo Roque
- Calderón de la Barca, La vida es sueño. Itz.: Xabi Paya
- Elias Canetti, Die gerettete Zunge. Itz.: Ibon Uribarri
- Herman Melville, Benito Cereno eta Billy Budd. Itz.: Jose Ramon Vazquez
- Jamaica Kincaid, Nire amaren autobiografia. Itz.: Alberto Mtnez. de la Cuadra
- Mary Shelley, Frankenstein. Itz.: Iñigo Errasti
- Merçè Rodoreda, Mirall trencat. Itz.: Antton Olano