“Literatura Unibertsala” itzulpen lehiaketa: 2011ko deialdiaren esleipena

2011 Iraila 16
“Literatura Unibertsala” itzulpen lehiaketa: 2011ko deialdiaren esleipena

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen proiektuen esleipena egin berri da. Epaimahaia hauek osatu dute: Koro Navarro (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garzia (EIZIEk izendatua).

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, zortzi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:

  • Alain Fournier, Le grand Meaulnes. Itz.: Monika Etxebarria
  • Antonio Lobo-Antunes, A ordem natural das coisas. Itz.: Iñigo Roque
  • Calderón de la Barca, La vida es sueño. Itz.: Xabi Paya
  • Elias Canetti, Die gerettete Zunge. Itz.: Ibon Uribarri
  • Herman Melville, Benito Cereno eta Billy Budd. Itz.: Jose Ramon Vazquez
  • Jamaica Kincaid, Nire amaren autobiografia. Itz.: Alberto Mtnez. de la Cuadra
  • Mary Shelley, Frankenstein. Itz.: Iñigo Errasti
  • Merçè Rodoreda, Mirall trencat. Itz.: Antton Olano