Kopuruak eta kantitateak 2tzul blogean
![Kopuruak eta kantitateak 2tzul blogean Kopuruak eta kantitateak 2tzul blogean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1267002799/@@images/9dea906b-f752-4d3c-87b2-0556f2891e57.jpeg)
Kopuruak eta kantitateak artikulua argitaratu dute Alfontso Mujikak eta Patxi Petrirenak 2tzul blogean .
Tradizioko erabilera eta gaur egungo zenbait adibide zalantzako aztertu dituzte, irizpide hau ardatz harturik: Guk aldezten dugun erabileran (tradizioarekin bat datorren erabilera baita), kopuru ez da erabili behar izen kontagaitzekin. Hala, zuzenak dira makina-kopurua, litro-kopurua, ikasle-kopurua modukoak, baina ez da komeni, adibidez, energia-kopurua (Zenbat? Lau energia?), bero-kopurua, aire-kopurua edo ur-kopurua esatea edo idaztea.
Iritziak eta ikuspegiak jasotzeko asmoz plazaratua da gaia.