“Kopuruak eta kantitateak” 2tzul blogean

2010 Otsaila 24
“Kopuruak eta kantitateak” 2tzul blogean

Kopuruak eta kantitateak artikulua argitaratu dute Alfontso Mujikak eta Patxi Petrirenak 2tzul blogean .

Tradizioko erabilera eta gaur egungo zenbait adibide zalantzako aztertu dituzte, irizpide hau ardatz harturik: “Guk aldezten dugun erabileran (tradizioarekin bat datorren erabilera baita), kopuru ez da erabili behar izen kontagaitzekin. Hala, zuzenak dira makina-kopurua, litro-kopurua, ikasle-kopurua modukoak, baina ez da komeni, adibidez, energia-kopurua (Zenbat? Lau energia?), bero-kopurua, aire-kopurua edo ur-kopurua esatea edo idaztea”.

Iritziak eta ikuspegiak jasotzeko asmoz plazaratua da gaia.