Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira

2009 Iraila 14
Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira

EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Milan Kundera - Izatearen arintasun jasanezina - Karlos Cid Abasolo Andrei Platonov - Lubakia - Iker Sancho Insausti

Noiz: 2009ko irailaren 15ean, goizeko 12:00etan.

Non: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Bertan izango dira:

  • Lurdes Auzmendi, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzatik
  • Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
  • Karlos Cid eta Iker Sancho itzultzaileak
  • Inazio Mujika (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).