Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Milan Kundera - Izatearen arintasun jasanezina - Karlos Cid Abasolo Andrei Platonov - Lubakia - Iker Sancho Insausti
Noiz: 2009ko irailaren 15ean, goizeko 12:00etan.
Non: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (sarrera San Jeronimo kaletik).
Bertan izango dira:
- Lurdes Auzmendi, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzatik
- Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
- Karlos Cid eta Iker Sancho itzultzaileak
- Inazio Mujika (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).