Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean
![Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1215681736/@@images/015614ca-f374-47f1-b6f7-1e2c0f9874c4.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu: Mikel Garmendiaren iruzkina: Charles Bukowski-ren Infernuko hesteetan Itzultzailea: Mikel Olano Karlos del Olmoren iruzkina: Marie Darrieussecq-en Tom hil da Itzultzailea: Karlos Zabala
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma.Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.