Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean

2008 Uztaila 10
Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu: Mikel Garmendiaren iruzkina: Charles Bukowski-ren Infernuko hesteetan Itzultzailea: Mikel Olano Karlos del Olmoren iruzkina: Marie Darrieussecq-en Tom hil da Itzultzailea: Karlos Zabala

Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma.Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.