Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira

2008 Apirila 3
Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira

EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.

Noiz: 2008ko apirilaren 4an, goizeko 10:30ean.

Non: Donostiako Jaurlaritzaren Kultura Sailaren egoitzan (Andia kalea 13)

Bertan izango dira:

- Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuordea
- Joseba Ossa, EIZIEren izenean
- Olga Mtz. de Marigorta, Roberto Serrano eta Naroa Zubillaga, itzultzaileak
- Inazio Mujika Iraola (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).