Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira
![Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira](https://eizie.eus/eu/albisteak/1207211837/@@images/ff40fd35-7845-4a5f-b8fa-462fdb6d0f80.jpeg)
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek.
Noiz: 2008ko apirilaren 4an, goizeko 10:30ean.
Non: Donostiako Jaurlaritzaren Kultura Sailaren egoitzan (Andia kalea 13)
Bertan izango dira:
- Jose Antonio Rodriguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuordea
- Joseba Ossa, EIZIEren izenean
- Olga Mtz. de Marigorta, Roberto Serrano eta Naroa Zubillaga, itzultzaileak
- Inazio Mujika Iraola (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).