Xabier Olarraren «Estilo ariketak», Euskadiko itzulpen saria

2006 Urria 19
Xabier Olarraren «Estilo ariketak», Euskadiko itzulpen saria

EIZIEko kide Xabier Olarrak jaso du 2006ko Euskadi literatura itzulpen onenaren saria , Raymond Queneau-ren Estilo ariketak liburuaz egindako itzulpenagatik.

Itzulpena Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Igela Argitaletxeak argitaratu zuten, eta euskal itzulpengintzaren bidean mugarri bat ezarri zuen, kritikari eta aditu askoren iritziz.

EIZIEko kideen izenean, zorionak Xabier Olarrari!

Informazio gehiago:



Argazkia: Sautrela